XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GRAZIAN - Gezurra! Ez duzu deus ere sentitzen! Aitzitik: poztu egiten zara zure baitan. Bildurrak bakarrik esanerazten dizkizu hitz hoiek.
BERTRAND - Iraintzen nauzu, Ene Grazian jauna. Gogora zaitez zure teillapeko nauzula.
GRAZIAN - Une hontatixek ez zara nire teillapeko, nire mendeko preso bat baizik.
BERTRAND - Zalduntasun usadioak ankapean hartu nahi ahal dituzu? Zaldun eta zure teillapeko nauzun aldetik bidegabe honen kontra oihu dagit.
GRAZIAN - Egin, nahi baduzu. Alferrik ari zara. Lukuzetarrek kunplitzen ez dituzten zaldungo legeak guk kunpli ditzagula nahi ahal duzue?
BERTRAND - Heriotza horretan ez dut parterik. Errugabe naiz. Utz nazazu, beraz, zaldunkiro zure teillapetik irtetzen.
GRAZIAN - Ene semea ere errugabe zen eta ez zen atera. Zu ere ez zara aterako.
BERETERRETXE - (Bertrand'i). Eman zure ezpata Olhaibi'ko etxeko jaunari. Oraindanik zure burua preso konsidera ezazu.
BERTRAND - Lehenago hil nire buruaren jabetasuna galdu baiño.
BERETERRETXE - Orduan, nirekin borrokatu beharko duzu.